Atzean Zuloa: "Gidabaimenik gabea"
Atzean Zuloa-k bideo berria argitaratu du: ‘Gidabaimenik gabekoa’. Aste honetako pertsonaia traumatizatuta bizi da, 18 urte zituenean bere gurasoek gidabaimena ez ordaintzea erabaki zutelako. Geroztik, ibilgailua duten bere lagunak kritikatzen ditu.
Denboraldi berria otsaila hasieran abiatu zuen Atzean Zuloa-k, eta ordutik hona beste lau pertsonaia aurkeztu dizkigu ostiralero: ‘Begirale eternoa’, ‘Nostalgikoa’, ‘Bertsofilikoa’ eta ‘Kokologista’.