'Bortxatzaile bat zure bidean' performancea egin dute Bulebarrean
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Donostiako Mugimendu Feministak ‘Bortxatzaile bat zure bidean’ performancea egin du Bulebarrean, Chile Despertó taldeko kideekin batera. Performance feminista hau Txileko Lastesis kolektiboak sortu zuen 2019an, eta geroztik mundu osoko herrialdeetako mugimendu feministek errepikatu dute, feminizidioaren eta indarkeria matxistaren aurka protesta egiteko.
IRUTXULOKO HITZA martxoaren 8ko mobilizazioen orduz orduko jarraipena egiten ari da. Jarraian, goizak utzitako irudi batzuk: