Donostia more bilakatu dute milaka feministak
IRUTXULOKO HITZA orduz orduko jarraipen berezia egiten ari da martxoaren 8ko hiriko mobilizazio feministak jasoz.
20:00. Manifestazioaren amaieran, Bulebarrean bildutako milaka emakumek Zutik emakumea abestu dute elkarrekin. Eguneraketa honekin itxiko dugu Emakumeen Nazioarteko Eguneko orduz orduko jarraipena. Mobilizazioei buruzko gainerako informazioa IRUTXULOKO HITZAren webgunean kontsultatu dezakezue. Gabon!
19:51. Donostiako Asanblada Feministako kideek indar eskuindarrentzako mezu argia batekin amaitu dute euren hitzartzea:
Donostiako Asanblada Feministako kideak, #M8-ko manifestazioaren amaieran: “Feminismo antifaxista defendatzen jarraituko dugu. Gero eta gehiago gara… Ez dira pasako!”@irutxulo @DFeministak #EmakumeenNazioartekoEguna pic.twitter.com/IyMvHzen31
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) March 8, 2020
19:30. Manifestazioaren amaieran, Aitziber Aranberrik hartu du hitza erresidentzietako grebalarien izenean:
Aitziber Aranberri erresidentzietako grebalariaren hitzartea Donostiako manifestazio amaieran #Martxoak8 #erresidentziakborrokan pic.twitter.com/pvLLRhYDFt
— Erresidentziak Borrokan (@erresidentziak) March 8, 2020
19:27. Gaur Donostian bildutako jendetza erakusten duten zenbait irudi:
19:05. Erdialdea eta Gros gurutzatu ostean, batukada manifestaziora batu da berriz, Bulebarrerainoko ibilibidea egiteko. Danbor hotsek egundoko giroa eman diote martxari.
#M8 Donostian @irutxulo @DFeministak #EmakumeenNazioartekoEguna pic.twitter.com/CuGqvnJcFS
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) March 8, 2020
18:35. Protestaren ibilbidean zehar, mugimendu feministako kideek emakume gisa bizi dituzten egoerak irudikatu dituzte.
18:28. Arratsaldeko manifestazioa batukadaz eta milaka pertsonaz lagundurik abiatu dute.
Goizean baina are jende gehiago bildu da Donostian feministek deitutako manifestazioan parte hartzeko: pentsionistak, ikasleak… Denak bat sistema heteropatriarkalaren aurka @irutxulo @DFeministak #M8 #EmakumeenNazioartekoEguna pic.twitter.com/cunYGdVXbB
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) March 8, 2020
16:43. Kontadores zentroko margoketa laborategi bateko kideek emakume feminista historikoen irudiekin bete dute Egiako tunela.
15:52. Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileek soldata arrakalaren aurkako mosaikoa egin dute goizean Portaletan.
15:00. Eguneko egitaraua jarraituz, mugimendu feministako kideak Bulebarreko karpan bazkaltzen ari dira. Gaurko bazkaria martxoaren 8ko aldarrikapenei euren ekarpena egin nahi izan dien gizon talde batek prestatu eta zerbitzatu du. Bazkalostean, ‘Bingo feminista’ egingo dute leku berean.
12:39. Eguerdiko martxa amaitu da. Donostiako Mugimendu Feministaren deialdiak erantzun ona izan du, milaka izan baitira manifestaziora batu diren herritarrak. Protestaren amaitzerakoan, mobilizazioak egun osoan zehar egingo direla gogoratu dute, eta horietan ere parte hartzera animatu dituzte han bildutakoak.
Askatasunaren etorbidea hamar bat minutuz moztu ostean, feministek eserialdia egin dute Bulebarrean @irutxulo @DFeministak #M8 #EmakumeenNazioartekoEguna pic.twitter.com/ZbXgfEyioQ
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) March 8, 2020
12:35. Polizia iritsi aurretik, protestan ari zirenek martxari berrekin diote, oihu eta txaloen artean.
Manifestazioa martxan da berriz: “Kaleak gureak dira!” @irutxulo @DFeministak #M8 #emakumeennazioartekoeguna pic.twitter.com/7ZIsqzEJWg
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) March 8, 2020
12:17. Askatasunaren hiribidera iristerakoan, manifestazioak errepidearen bi norabideak hartu ditu eta protestan ari zirenek eserialdia egin dute, zirkulazioa moztuz. Bideoa hemen.
12:05. Milaka pertsonek martxa abiatu dute Bulebarretik, Donostiako Mugimendu Feministak eginiko deialdia jarraituz.
11:50. Eguerdiko manifestazioaren aurretik, ‘Bortxarzailea zara zu” performancea egin dute Bulebarrean.
‘Bortxarzailea zara zu” performancea Bulebarrean @irutxulo @DFeministak @lastesisoficial #M8 #EmakumeenNazioartekoEguna pic.twitter.com/cSv5npklfQ
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) March 8, 2020
10: 41. Goizean zehar, Kontadoreseko kideek horma irudi bat margotuko dute Egiako tunelean stencil teknika erabiliz, martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egiteko.
09:47. Mugimendu femistak Borroka Asteburua antolatu du larunbaterako eta iganderako, eta gune feminista antolatu du Bulebarrean, karpa batekin. Atzo, hainbat jarduera egin zituzten hirian zehar.
09:14. Hiriko auzoetako taldeek ere euren egitarau propioak antolatu dituzte martxoaren 8rako. Hemen dituzue horietako batzuk: Gros eta Intxaurrondo, Antigua, Morlans eta Egia.
09:08. Jarraian, Donostiako Mugimendu Feministak gaurko prestatu duen egitaraua:
- 09:30-Herri gosaria Bulebarreko fune feministan. Goizean zehar egitarau propioak egingo dira auzoetan.
- 11:00- Chile Despertó-k antolatutako Bortxatzailea zu zara! performancea Bulebarrean.
- 11:00- Portaletasen, Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileen mosaikoa: Soldata arrakalarik ez!
- 12:00- Martxa Alderdi Ederren.
- 14:30- Herri bazkaria Bulebarrean.
- 16:30- Bingo feminista.
- 18:00- Manifestazio nagusi eta zentralizatua Bulebarretik.
09:00. Egun on! Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta IRUTXULOKO HITZAk egun osoko jarraipen berezia egingo du mugimendu feministak hirian egingo dituen mobilizazioak jasotzeko.