Azoka solidarioa egingo dute Herri Ametsako ikasleek, Zaporeaken alde
Herri Ametsa ikastolako LHko 6. mailako ikasleek Zaporeak elkartearen aldeko azoka solidarioa egingo dute, martxoaren 11an, asteazkenean. Ebaluazio amaierako proiektua izango dute, eta egun batzuk daramatzate dena prestatzen: pintxoak eta gozoak prestatu dituzte, eskumuturrekoak, etxetik ekarritako objektuak, eta beste hainbat gauza. Lortutako etekinak Zaporeak elkartera bideratuko dituzte.