Gizon bat atxilotu dute Donostian, bi emakume erasotzeagatik
Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu zuen igande eguerdian Easo plazan, bi emakume eraso izana leporatuta. Plazako aparkalekuan euren autoan sartuta zeuden biktimak, gizonak kopilotuaren atea ireki zuenean, emakumeak sexualki erasotzeko asmoz. Alde egitea lortu zuten biek, segurtasun langileen garitan babestuz.
Ertzainak aparkalekura joan ziren, erasotzailea identifikatuz eta atxilotuz, sexu eraso delitua leporatuz. Hurrengo orduetan pasako da atxilotua epailearen aurretik.