Koronabirusa dela eta, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak pintxoak estaltzea aholkatu du
Koronabirusaren krisiaren harira, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak pintxo-barrak kristal edo antzeko sistemen bidez estaltzea aholkatu die elkartekideei.
Erabakia krisiaren bilakaeraren ondorioz eta Osasun Mundu Erakundean egindako gomendioak aztertu ondoren hartu dute, “pintxoaren kulturaren kalitatearen defentsan”, eta osasun prebentzioaren arloan “sektorean praktika onak” bermatzeko helburuarekin.
Tokiko eta autonomia-erkidegoko osasun agintariei helarazi diete erabakia, pintxo-eskaintza estaltzeko prozesu koordinatua ziurtatzeko. Esan dutenez, suposatzen duen ahalegin ekonomikoaren jakinaren gainean dira, baina aldi berean ostalaritza-sektorearen irudia babestuko nahi dutela: “Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak badaki neurriak ahalegin ekonomiko handia eragin dezakeela sektorearentzat, bai ekipamenduen inbertsioari dagokionez, bai salmenten murrizketari dagokionez, baina, aldi berean, hartutako erabakiak gure lurraldeko ostalaritza-sektorearen ezaugarri izan den kalitate-irudia babesten laguntzen duela uste du”.