Zaida Muxi gonbidatu du Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak, martxoaren 8aren harira
Martxoaren 8a igaro da, baina Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak hainbat jarduera antolatu ditu aste honetarako, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Hain zuzen, Irungo Udalararekin eta EHUko Arkitektura Eskolarekin batera, liburu aurkezpen bat eta hitzaldi bat antolatu ditu. Horretarako, “luxuzko gonbidatu bat” lotu dute: Zaida Muxi arkitektoa. Argentinarra Hirigintza, arkitektura eta generoan aditua da, eta Un dia, una arquitecta ikerketa sarearen kide eta sortzailea da.
Lehen jarduera, Casas y ciudades liburuaren aurkezpena, Irungo CBA liburutegian izango da, martxoaren 10ean, 19:00etan. Hurrengo egunean, martxoaren 11n, Donostian izango da Muxi: EHUko Arkitektura Eskolak Katerik gabe, katean lelopean egingo duen eztabaida gunean parte hartuko du arkitektoak; 12:30ean izango da, EHUko Arkitektura Eskolan.