'Taupada Fest!' jaialdiaren VII. edizioa ospatuko dute Mogambon
Rodeo, Criatura, Peedöh, Piztupunk eta Yakovlev 42 taldeek girotuko dute Zintzilik Irrati librearen aldeko gaua.
Taupada Fest! jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo dute larunbat honetan, martxoaren 14ean, Mogambo aretoan. Oreretako Zintzilik Irrati libreari laguntzea helburu. Sarrerak 6€-tan daude salgai.
Aurtengo egitarauan leku ezberdinetako punk, hardcore eta stoner estiloko bost talde arituko dira, 21:30etatik aurrera jotzen: Rodeo (stoner rock, Zestoa), Criatura (post hardcore, Zaragoza), Peedöh (raw punk, Zarautz eta Orereta), Piztupunk (punk rock, Gasteiz) eta Yakovlev 42 (street punk, Oiartzun). Kontzertuak ez ezik, musika, janari beganoa, zozketak, eta beste hainbat gauza antolatu dituzte gau berezi honetarako.
2014. urtean jaio zen Mogambon egiten den jaialdia, DIY hardcore eta punk musika oinarri. Bosgarren urtera arte Zintzilik irratiko irratsaio musikaletako kideek antolatzen zuten, eta geroztik, irratiko kideek eta gertukek hartu zuten antolatzaile lekukoa. Taldeen estiloa urtez urte ireki egin da, baina diotenez “konpromezudun taldeen lerroa mantendu da”.