Koronabirusa dela eta, udalak itxi egingo ditu hiriko zahar etxeak
Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza sailak hiriko udal Jubilatuen Elkarte guztiak itxi egingo ditu hilaren 12tik aurrera, koronabirusaren aurkako kautelazko neurri gisa. Gaur egungo informazio epidemiologikoan oinarrituta Osasun Publikoko sailetik emandako gomendioak jarraituz hartu du udalak erabakia, eta era mugagabean itxi dituzte, arriskuak berriz ebaluatu arte.
Aitziber San Roman Gizarte Ekintza zinegotziak azaldu duenez, egoitza horiek erabiltzaileen artean birusaren zabalkundea murriztea da neurri horren helburua, “zaurgarritasun egoera larrian” egon daitezkeen pertsonak direlako. Etxebizitzarik gabeko pertsonentzako eguneko zentroa (HESTIA) ere itxi egingo dute, baina San Romanek nabarmendu du kale egoeran dauden pertsonentzako kale hezitzaileen zerbitzua areagotuko dutela. Era berean, pertsona horientzako medikazio emakida bermatuko dutela baieztatu du.