Bertan behera utzi dute Espainiako Futbol Liga, koronabirusarengatik
Futbol ez-profesionalarekin egin zuten moduan, futbol profesionala bertan behera uztea erabaki dute, koronabirusaren aurkako prebentzio neurri gisa. Hain zuzen, Espainiako Futbol Federazioak, Espainiako Futbol Liga Profesionalak eta Espainiako Futbolarien Elkarteak adostu dute hurrengo bi asteetako lehenengo eta bigarren mailako norgehiagoka guztiak bertan behera uztea. Partidak ateak itxita jokatzea erabaki zuten hasieran, baina ez jokatzea izan da azken erabakia, Osasunaren Mundu Erakundeak koronabirusa pandemia izendatu ostean.
Horrela, hauek izango dira, momentuz, Realak jokatuko ez dituen partidak:
Gizonezkoen lehenengo maila:
- Reala – Osasuna.
- Alaves – Reala.
Emakumezkoen lehenengo maila:
- Reala – Sevilla.