Hamar urte dira Jon Anzaren gorpua non zegoen jakin zenetik
Hamar urte bete ziren atzo, hilak 11, Jon Anza donostiarraren hilotza Okzitaniako Tolosako gorputegi batean zegoela, 2009ko apiriletik desagertuta egon ondoren. Hain zuzen, 2009ko apirilaren 18an desagertu zen Anza, Okzitaniako Tolosa hirian ETArekin hitzordu bat zuen egun berean. Urte bereko maiatzaren 15ean salatu zuten bere desagerpena Baionako Auzitegian.
Anzak minbizia zuen, horregatik, kasuak are gehiago kezkatu zuen familia. Maiatzaren 20an, ETAk gutun bat bidali zion Gara egunkariari, desagerpenaren ardura Espainiako eta Frantziako Gobernuei egotziz. Anzaren desagerpena eta heriotza gerra zikinak eragin zuenaren teoria zabaldu egin zen hurrengo hilabeteetan, ez baitzegoen haren berririk. Desagertu eta ia hamar hilabetera agertu zen Anzaren gorpua, baina hamar urte geroago, oraindik familiak ez daki zergatik hil zen.
Anzaren iloba da Garbiñe Alkiza, Donostiako Udaleko EH Bilduko zinegotzia, eta Berria egunkariak elkarrizketa egin dio, urteurrenaren harira.