Antirrazista izango da
Behar denean pauso bat atzera ematea, eta behar denean aurrera. Bakoitzak dagokion lekutik eta posiziotik munduaren eta inguruaren analisi kritikoa egitea. Feminista zuriok ditugun pribilegioak zalantzan jarri, eta dinamitatzea. Tokian tokiko espazioetan antolatu eta eragitea, baina ikuspegi internazionalistaz, munduko gainerako txokoetan dauden ahizpengan begirada jarrita. Donostian, eta gainerako lekuetan, iraultza feminista antirrazista eta antikolonialista izango da, edo ez da izango.