Jose Mari Zendoia donostiarrak Nafar Ateneoa poesia saria irabazi du
Jose Mari Zendoia olerkigile donostiarrak irabazi du II. Nafar Ateneoa Nazioarteko Poesia sariketa, Agur esateko pintura olerkiarekin. Hamaika obra aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, eta Zendoiarena hautatu du Juankar Lopez-Mugartzak, Ines Castiellak eta Josu Jimenez Maiak osatutako epaimahaiak.
Donostiarrarena “ahots helduko” olerki bat dela nabarmendu dute epaimahaikideek, eta bere lana “maitasunez” garatzen duela nabaritzen dela. Sari banaketa apirilean egingo dute, eta 1.500 euro jasoko ditu Zendoiak, lehiaketaren irabazle gisa.