Pertsona bat hil da Katalunia plazan, labankadaz
Gertakariak Groseko Katalunia plazan izan dira, goizaldeko 6:00ak inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ordu horretan Udaltzaingoaren abisu bat jaso dute, arma zuriz izandako eraso baten berri emateko. 6:30ean ustezko erasotzailea atzeman du Ertzaintzak, Txaparrene kalean, eta atxilotu egin dute.
Bitartean, oraindik identifikatu ez duten gizon bat artatu dute mediku-zerbitzuek erasoa jazo den lekuan; 7:10ean jasotako labankaden ondorioz hil egin da.
Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, atxilotutako gizonak 31 urte ditu, eta polizia-aurrekariak ditu. Gizonezkoa poliziaren esku dago orain, eta Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko atestatu bat zabaldu du.