Aldaketak egingo ditu Dbusek Zurriolan eta Txomiñenean
Hainbat aldaketa egingo ditu Dbusek gaurtik, hilaren 16tik aurrera, Zurriolako zonaldean eta Txomiñenean. Hain justu, Zurriola 36 geltokia bertan behera utziko dute behin betiko, eta Zurriola pasealekuko 30. zenbakian jarri duten markesina berri batean egingo dute geldialdia 8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara-Miramon, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Gros-Egia-Martutene lineek.
Bestalde, Txomiñeneko lanak direla eta, Felisa Martin Bravo hiribidea moztuta egongo da, horregatik, lanak bukatu arte, Txomiñeneko anbulatorioko eta Felisa Martin Bravo hiribideko 4. zenbakiko geltokiak kendu egingo dituzte. Beraz, 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Martutene lineek Renfe Loiola geltokian egingo dute geldialdia, eta Antzieta pasealekutik joango dira.