Birusak eta berrogeialdiak ez dute herritarren umorea akabatu
Koronabirusak eta herritarrak etxean sartuta utzi dituen berrogeialdiak ez diete umorerik kendu donostiarrei. Izan ere, epidemiaren lehen egunotan irudi nahiko xelebreak ikusi dira hiriko hainbat auzotako balkoietan: kantaldiak, DJ sesioak, danborrada… Gainera, gauero, herritarrak euren balkoi eta leihoetara ateratzen ari dira, txalo zaparrada batekin osasun zentroetako eta larrialdi egoeran ezinbestekoak diren beste zerbitzuetako langileak omentzeko.