Etxegintzaren aurrez aurreko arreta eten dute
Espainiako gobernuak koronabirusaren krisiaren ondorioz ezarritako alarma egoera dela eta, Etxegintzaren aurrez aurreko arreta oro bertan behera geratu da. Herritarrentzako arreta bi moduetan kudeatuko dute: telefonoz, 943 481 765 eta 943 481 194 zenbakietan; eta telematikoki, haien posta korporatiboen bidez.
Informazio orokorra etxegintza@donostia.eus helbidean izango da eskuragarri, Alokabide programari buruzkoa alokabide@donostia.eus-en, eta mantentzea mantentzea_etxegintza@donostia.eus-en.