Etxetik Zuzenean musika jaialdi birtuala antolatu du Marruma Kulturalak egitasmoak
Koronabirusak eragindako alarma egoerak kultur jarduera guztiak bertan behera utzi dituela, eta herritarrak euren etxeetan egotera behartzen dituela ikusita, Internet bidezko hainbat kultur emanaldi antolatzen ari dira. Hala egin du Marruma Kulturalak egitasmoak, eta Etxetik Zuzenean musika jaialdi birtuala antolatu du.
Gaur arratsaldean, hilak 16, hasiko da jaialdia, eta ordu erdiko zazpi kontzertu eskainiko dituzte, Instagram sare sozialeko zuzenekoen sistemaren bitartez. Kontzertuez gozatzeko, Marruma Kulturalak Instagram kontuko jarraitzale egin beharra dago, eta emanaldiak hasterakoan, jakinarazpenak jasoko dituzte erabiltzaileek. Era berean, ikusleek artistekin interaktuatu ahal izango dute, galderak eginez, animoak emanez, abestiak eskatuz, eta abar. Honakoa da arratsaldeko egitaraua:
- 17:30ean, Lumi taldea.
- 18:00etan, Sara Azurza bakarlaria.
- 18:30ean, Autumn taldea.
- 19:00etan, Julen bakarlaria.
- 19:30ean, Dama Beltzak taldea.
- 20:00etan, Serge taldea.
- 20:30ean, Ilargi taldea.