Koronabirusaren aurrean, zaintza sareak osatzen ari dira auzoetan
Gehienbat pertsona nagusiei, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei, eta egoera zaurgarrian dauden herritarrei laguntzeko helburua dute sareek.
Koronabirusaren pandemiaren aurreko neurri gisa erakunde publikoek, etxeetan gelditzeko agindua ezarri dute, besteak beste. Neurri horrek, adineko jendeari eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei modu berezian eragingo die, izan ere, horietako askok oinarrizko beharrak asebetetzeko zailtasunak izango dituzte, eta “hartzen ari diren neurriei modu kolektiboan erantzun ahal izateko”, zaintza sareak antolatzen ari dira hiriko hainbat auzotan.
Sareetan parte hartzeko prest daudenei, gogorarazi diete honako baldintzak bete behar dituztela, segurtasuna eta osasuna bermatzeko: “Lagundu nahi baduzu, baina kontuan hartu: sintomarik ez duzula, eta zaurgarria den jendearekin kontakturik ez duzula, ez lanean ezta etxean ere”. Era berean, sareetako asko osasun arloko profesionalekin elkarlanean ari dira, eta “haiek ezarritako neurri zorrotzei” jarraituko zaiela baieztatu dute.
Gehienbat pertsona nagusiei, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei, eta egoera zaurgarrian dauden herritarrei laguntzeko helburua dute sareek, eta oraingoz, honako auzoetan jarri dituzte martxan: Parte Zaharrean, Grosen, Igeldon, Egian, Intxaurrondon, Añorgan, Altzan, Antiguan, Bidebietan, Amara Berrin eta Amaran. Auzoetako batzuetan dagoeneko abiatu dute laguntza zerbitzua, baina besteetan, aldiz, boluntarioen sarea osatzen ari dira oraindik.
Gehienek telefono zenbaki bat edo posta elektroniko helbide bat zabaldu dute, laguntza behar duten pertsonek eta laguntzeko prest daudenek haiekin kontaktatu dezaten. Informazio gehiago jaso ahala, eguneratzen joango gara.
Parte Zaharra
- Helbide elektronikoa: pzzaintzasarea@riseup.net.
- Telefonoa: 617 75 48 39.
Igeldo
- Telefonoak: 688 62 07 71, eta 653 70 95 85.
- Helbide elektronikoa: herrikontseilua@igeldo.eus.
Amara eta Erdialdea
- Helbide elektronikoa: amarakozaintzasarea@gmail.com.
- Telefonoa: 634 54 72 76, eta 673 48 38 00.
Añorga
- Telefonoak: 628 94 72 62, eta 659 35 59 48.
Egia
- Helbide elektronikoa: egiazaintzasarea@gmail.com.
- Telefonoak: 655 71 93 32, 628 91 76 49 eta 696 66 40 93.
Gros
- Online galdetegia.
- Telefonoa: 680 44 02 82.
- Helbide elektronikoa: grosekoauzozaintza@gmail.com.
- Telegram kanala: @GrosAuzoZaintza.
- Instagram: @grosauzozaintza.
- Twitter: @grosauzozaintza.
Antigua
- Helbide elektronikoa: antiguazaintzasarea@gmail.com.
- Telefonoa: 630 44 17 73.
Intxaurrondo
- Helbide elektronikoa: zaintzaintxaurrondo@gmail.com.
- Telefonoa: 695 75 30 94.
Amara Berri
- Helbide elektronikoa: abzaintza@gmail.com.
- Telefonoa: 688 65 90 12.
Altza (Bidebieta, Herrera, Harria, Roteta-Santa Barbara, Jolastokieta, Larratxo eta Kaskoa)
- Telefonoak: 646 21 25 89, 664 17 89 93, 651 70 55 77, 695 71 21 22, 688 68 48 99, 666 58 39 72, eta 699 58 94 85.
Bidebieta
- Telefonoa: 688 76 40 95.
- Facebook: @auzokidebidebieta.
- Helbide elektronikoa: auzokidebidebieta@gmail.com.
Parte Zaharrean, identifikazioak
Parte Zaharrean izan dira azkarrenak, eta duela egun batzuk hasi ziren auzotarrak zaintza sarea mugitzen. Larunbatean, sarearen inguruko informazioa zabaltzen ari ziren auzoko kaleetatik megafonia bidez, eta Piztu Donostiaren Behatokiak salatutakoaren arabera, Udaltzaingoak bi gazte identifikatu zituen Konstituzio plazan.
Parte Zaharrean bizi auzo elkartea haserre agertu da sare sozialetan, izan ere, udaltzainen arabera megafonia erabiltzea debekatuta dago, auzotarrei eragozpenak eragiten dizkielako. Auzo elkarteak “elkartasunari oztopoak jartzea” kritikatu du, eta honakoa gaineratu du: “Auzotarrok askotan deitzen dugu Udaltzaingora, ordu txikietan astakirtenak zalaparta bizian ibiltzen direlako, eta ez dugu horrelako erantzun azkarra lortzen”.
Elkartasunerako deia
Era berean, hainbat eragile sozialek koronabirusaren aurrean erakundeek ezarritako neurrien “izaera indibidualistaz” ohartarazi dute, eta egoerari “modu kolektiboan” eta “elkartasunez” aurre egiteko deia zabaldu dute. Groseko Asanblada Feministak, esaterako, “elkar zaintzeko dekalogoa” osatu du.