Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak txistu doinuak eskainiko ditu Internet bidez
Koronabirusak eragin duen konfinamendu egoera arintzeko, Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak txistu emanaldi txikiak egingo ditu egunero, Twitter sare sozialaren bidez. Konfinamendu egoerari txistua! lelopean, taldeko kideek askotariko txistu doinuak grabatuko dituzte euren etxeetan, eta egunez egun argitaratzen joango dira. Atzo, hilak 16, argitaratu zuten lehenengo bideoa, Piter Ansorenaren eskutik. Marrubizkoa zortzikoa jo zuen Ansorenak, XIX. mendeko Fernando Ansorenaren errepertoriokoa eta tankera klasikokoa.
Konfinamendu egoerari, txistua!
— Donostiako Udalaren Txistulari Taldea (@Donostiatxistu) March 16, 2020
Taldeko hainbat kidek doinu ezberdinak grabatu eta hemen utziko dizkizuegu egun hauetan.
Hasteko, Marrubizkoa izenez ezagutzen dugun zortzikoa bidali digu Piterrek; Fernando Ansorenaren errepertoriokoa, XIX. mendekoa eta tankera klasikoa duena. pic.twitter.com/mqXp8QbxmE