Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak 'kontzertu elektrikoa' emango du Internet bidez
Niña Coyote eta Chico Tornado stoner rock taldeak kontzertua eskainiko du etxetik, koronabirusaren krisiak eragindako #NiEtxeanGeratukoNaiz ekimenarekin bat eginez. Haien Instagram kontuan izango da zuzenekoa, martxoaren 21ean, larunbatean. 20:00etatik aurrera arituko da bikote donostiarra.
Aitzstar diskoa aurkezteko bira Donostian amaituko da, urriaren 17an, Dabadaba aretoan. Kontzertu hori iristen den bitartean, berotzeko aukera ezinhobea izango da larunbateko streaming berezi hau.