Udal zergen ordainketa irailaren 15era arte atzeratu da
Tokiko Gobernu Batzordeak Donostiako Udalaren egutegi fiskala aldatu du ordaintzeko epe bat duten udal zergak irailaren 15era arte atzeratzeko. Erabaki honen bitartez, udalak ordainketen inguruan malgutasunez jokatu nahi du, koronabirusaren izurriteak eragin duen gizarte egoera kontuan hartuta.
Zehazki, zenbait zerga handiren ordainketa atzeratuko da, hala nola ondasun higiezinen zergarena eta ibilgailuen zergarena, eta baita aldi batean ordaintzen diren tasak ere, esaterako, bertakoentzako TAO txartelarena. Era berean, udalak jakinarazi du aldizka ordaintzen diren gainerako tasak banan-banan aztertuko dituela behar diren erabakiak hartzeko.