Erregearen aurkako kazerolada deitu dute gaur gauerako
Zarzuelak jakinarazi duenez, Felipe VI.ak adierazpenak egingo ditu 21:00etan. Erregea “nazioari” zuzenduko zaio, eta koronabirusaren krisiaren inguruko hitzartzea izango da. Hain zuzen, agerraldiaren aurretik Espainiako Gobernuko presidentearekin, eta Osasun, Defentsa, Barne eta Garraio Ministerioetako ordezkariekin bilduko da, haiek osatzen baitute koronabirusaren kudeaketaren komite teknikoa.
Erregearen agerraldia dela eta, sare sozialen bitartez protesta egiteko deialdia egin dute: 21:00etan, nork bere balkoian, kazerolada egitera deitu dituzte herritarrak, erregea kanporatzeko eskatzeko.