Udaltzaingoak 54 pertsona identifikatu ditu konfinamendua urratzeagatik
Donostiako Udalak Udaltzaingoak astearteko 5:00etatik gaurko (hilak 18) 5:00etara egindako esku hartzeen datuak eman ditu, eta 54 pertsona identifikatu dituzte denbora tarte horretan koronabirusak eragindako konfinamendua urratzeagatik. Horietatik, 25 establezimenduei agindutakoa urratzeagatik identifikatu dituzte, eta 29 bide publikoan egoteagatik. Era berean, 22 isun jarri dituzte desobedientziagatik edo autoritateari erresistentzia jartzeagatik: hamabost isun establezimenduen inguruko urraketetan eta zazpi bide publikoan egotearen ingurukoetan.
Bestalde, alarma egoerak ezarritako konfinamendua betetzeko kontroletan, 75 interbentzio indibidual egin dituzte, eta 36 interbentzio generiko, lokutorio eta vending lokaletan, hain justu.