Doako 350 eskola birtual eskainiko dizkie udalak Donostia Kiroleko ikasleei
Donostiako udalak 350 kirol eskola birtual eskainiko ditu, hamabost egunetan zehar eta dohainik, Kirol Ekintzak programaren bidez Donostia Kirolaren urteko ikastaroetan izena eman dutenei. Horiek erabiltzaile eta pasahitz bat jasoko dute email bidez, tutorial batekin batera, eta Trainingym aplikazioa deskargatu ondoren sartu beharko dituzte eskoletan sartzeko.
Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek adierazi du ekimen honen helbura kirola etxeetara iristea erraztea dela, “herritarrek bizimodu osasungarria mantendu dezaten COVID-19 delakoak sortutako egoera honetan”. Era askotako entrenamenduak egongo dira erabilgarri: intentsitate handikoak, beroketak, konpentsazio, tonifikazio eta luzaketa saioak, Indoor Cycling saioak, edota yoga, pilates eta meditazio eskolak ere.