Udaltzaingoak "alarma egoera urratzeagatik" lehen atxiloketa egin du
Udaltzaingoak 25 urteko emakume bat atxilotu du gaur eguerdian, kalean kirola egiten ari zela. Itxaurrondo auzoan izan da atxiloketa. Poliziaren adierazi duenez, patruila batek gelditu egin du emakumea, Alarma Egoeraren Errege Dekretua urratzen ari zela abisatzeko.
Udaltzaingoaren bertsioaren arabera, emakumeak agenteei “erantzun zakarra” eman die, eta agenteek isuna jarri diote. Poliziak esan duenez, emakumeak agente bat erasotu du une horretan, eta atxilotu egin dute, “ustez agintaritzaren agente bati erasotzeagatik”.
Udalak komunikatu du hau izan dela Alarma Egoeraren Errege Dekretua urratzeagatik udaltzaingoak egindako lehen atxiloketa da. Atxilotua epailearen esku utzi dute.