Arrazakeriaren aurka balkoi eta leihoetan argazkiak ateratzera deitu dute
Xenofobiaren eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez, SOS Arrazakeriak dei egin die herritarrei euren balkoi eta leihotara irten eta argazki bat atera dezaten “arrazakeriaren birusaren” aurkako mezuekin. Plataformak azaldu duenez, “martxoaren 21ean ezingo gara kaleetara atera, baina sare sozialak gureak izan daitezke”.
Antolatzaileek azaldu dutenez, egitasmoan parte hartzeko, argazkia sare sozialetan argitaratu behar da, Instagramen zein Twitterren, #arrazakeriarenkontrakoleihoak edo #arrazakeriarenkontrakobalkoiak traolak erabiliz, eta @sosarrazakeriagipuzkoa kontua izendatuz.