Donostian 58 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin
Atzotik hona soilik hamar positibo gehiago zenbatu dira hirian. Duela hiru egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 35 ziren, eta duela lau, berriz, 24.
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren datuetan oinarrituta, koronabirusaren bilakaerari buruzko datu eguneratuak argitaratu ditu, eta, horien arabera, Donostian 58 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak. Zifra horiek, ordea, larunbateko 20:00ak arte erregistratutako kasuenak dira, hortaz, kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke.Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 48 ziren, eta duela hiru, berriz, 35, eta duela lau, 24.
Datu horien arabera, EAEn, Donostia kutsatu gutxien dituen laugarren hiria da, Gasteiz (747), Bilbo (223), Basauri (108) eta Getxoren (69) atzetik.
Era berean, jasotako datuak erkidegoko osasun eremuen arabera zerrendatu ditu jaurlaritzak, kutsatzeak Donostian nola banatu diren erakutsiz:
- Amara Berri: 14
- Gros: 10
- Ondarreta: 9
- Amara-Erdialdea: 7
- Altza-Roteta: 5
- Parte Zaharra: 5
- Egia: 3
- Intxaurrondo: 2
- Loiola: 2
*Osasun eremuetako datuek 57 kasu batzen dituzte, eta ez 58. Jaurlaritzak argitu du osasun eremuetako datuak 08:00etan jasotzen direla, eta hiri osoari dagokiona, berriz, 20:00etan. Horren ondorioz, bi datuen artean diskordantziak agertu daitezke.