Polloek hileta ekitaldietara doan jende kopurua mugatuko du
COVID-19 birusaren kutsatzeak saihesteko asmoz, hemendik aurrera Polloeko hilerrira sartzen den jende kopurua mugatua izango da, hileta ekitaldiak kutsatze foku ez bilakatzeko. Udalak jakinarazi duenez, hildakoen agurrak “intimitaterik zorrotzenean” egingo dira, gehienez hamabost pertsonarekin eta errespontsu labur batekin.
Errausteetan, berriz, senide eta lagunek errauste gelatik kanpo egin beharko dute agurra, gehienez hamar pertsonako taldea osatuz, eta metro eta erdiko segurtasun tartea mantenduz.
Bestalde, COVID-19 birusak hil dituen pertsonen kasuan, haren hurbilekoek ezingo izango dute ez lurperatzera ez erraustera joan, horietan kutsatze arriskuak egon daitezkeelako.