Zazpi pertsona identifikatu ditu Udaltzaingoak 24 orduko epean, kaletik ibiltzeagatik
Udalak martxoaren 22ko 05:00etatik martxoaren 23ko ordu berera bitarteko epean alarma egoeraren harira egindako jardueren laburpena jakitera eman du. Guztira 79 jarduera indibidual izan dira, eta horien artean sei pertsona identifikatu ditu udaltzaingoak bide publikoan egoteko baliozko justifikaziorik ez zutelako, eta beste bat establezimendu batean egoteagatik. Ertzaintzak kalera irten edo saltokiak ireki ahal izateko baldintzak zerrendatu ditu, eta poliziak hainbat egun daramatza hirian gertatzen diren arau hausteak zigortzen
24 orduko epe honetan, hamabost pertsonak isuna jaso dute, Hiri Segurtasun Babesaren 4/2015 LOaren 36.6. artikuluan jasotzen den Agintaritzari desobedientzia edo erresistenziari lotuta. Ez da atxiloturik egon, eta zirkulatzeko baimenik gabeko ibilgailu bakarra gelditu dute.