Militarrak Donostian mobilizatu dira Norteko geltokia desinfektatzeko
Loiolako kuarteleko militarrek Atotxako geltokia desinfektatzeari ekin diote gaur arratsaldean, Larrialdietarako Unitate Militarraren partetik koronabirusaren prebentziorako formakuntza bat jaso ostean. Aurretik Bilbo eta Gasteizeko geltokietan jarraitutako prozedura errepikatu dute, eta arratsalde osoan zehar arituko dira desinfekzio lanetan. Hori dela eta, Frantzia pasealekua itxita mantenduko da gauera arte, eta horko autobus eta taxi geltokiak bertan behera utzi dituzte.
Denis Itxasok, Espainiako Gobernuaren ordezkariak, azaldu du 62 soldadu mobilizatu dituztela, hiru ibilgailu arin, bost ibilgailu astun, bi atoi eta bi kanpin dendarekin, desinfekzio lanak burutzeko. Gaurkoaz gain, baina, EAEn ez da koronabirusaren krisiari loturi beste jarduera militarrik aurreikusten.
Bestalde, militarren kaleko presentziari erantzunez, Sortu Donostiak deialdi bat egin die herritarrei balkoira ikurrinak atera eta armadakoei harrera zaratatsu bat egin diezaieten, hirian ongi etorria ez direla adierazteko asmoz.
Gaur arratsaldean Espainiako ejerzitoa Norteko tren geltokira omen dator. Jakin dezatela pentsatzen duguna: #AldeHemendik #QueSeVayan pic.twitter.com/tkMJnJ0RGe
— Sortu Donostia (@SortuDonostia) March 24, 2020