Santo Tomas Lizeoko bertsolaritza ikasleentzat bideo interaktibo batzuk prestatu dituzte
Santo Tomas Lizeoan bertsolaritza aukerako irakasgai moduan hartu duten ikasleek badute zereginik konfinamendu egun hauetarako. Manex Mujika bertsolari eta irakasleak bideo joku moduko bat prestatu du, 12-13 urteko ikasleek etxetik bertsolaritza landu dezaten.
Bideo interaktibo hauek bi egunez behin edo egunean behin igoko ditu. Bertsolari donostiarren bertsoekin osatzen ari da bideoak, ikasleek bertsoen oinak zeintzuk diren asmatu ditzaten. Oraingoz, Bilintx, Manuel Matxain eta Rosario Artola izan dira aukeratutako bertsolariak.