Udalak jendearen tenperatura neurtzeko sei kamera termiko erosiko ditu
Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakia jarraituz, udalak jendearen tenperatura neurtzeko sei kamera termiko erosiko ditu. Alkateak azaldu duenez, bideozaintzarako gailuak Udaltzaingoaren, Gizarte Zerbitzuen eta Suhiltzaileen esku utziko dira, koronabirusaren aurkako prebentzio neurrietarako erabili ditzaten.
Kamera hauek egunez zein gauez jaso ditzakete irudiak eta tenperatura, eta grabazioetan agertzen diren pertsonen aurpegiak ikusteko balio dute. Udalak erosiko dituen gailuak Hikvision enpresarenak izango dira, eta bakoitzak 3.200 euroko kostua izango du. Prezio horri dagokionez, Eneko Goiak adierazi du “bizi dugun momentu honetan halako erosketa bat egitea merezi duela”.