Atzean Zuloa: 'Azal lodikoa'
Etxealdiaren mugak muga, Atzean Zuloa kanalak bere asteroko pertsonaiak aurkezten jarraitu du, eta, honakoan, ‘Azal lodikoa’ den laguna dakarkigu. Dagoeneko hipokondria eta paranoia arazoak dituen tipo honi berrogeialdiak ez dio batere onik egiten, eta kalera ateratzeko aitzakiak bata bestearen atzetik asmatzen ditu.
Denboraldi berria otsaila hasieran abiatu zuen Atzean Zuloa-k, eta ordutik hona beste sei lau pertsonaia aurkeztu dizkigu ostiralero: ‘Begirale eternoa’, ‘Nostalgikoa’, ‘Bertsofilikoa’, ‘Kokologista’, ‘Gidabaimenik gabea’, ‘Egunean Behin frikia’ eta ‘Lo txarrekoa’.