267 pertsona dira koronabirusak kutsatutakoak Donostian
Azken datuen arabera, positibo berrien kopurua jaitsi egin da: hamabi gehiago zenbatu dira hirian. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 255 ziren, eta duela hiru, berriz, 234.
Eusko Jaurlaritzak aditzera eman ditu atzo gaueko 20.00ak arte Osakidetzak erregistratutako datuak. Donostian 267 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak, baina kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 255 ziren, atzo baino hamabi gehiago soilik. Positibo berrien kopurua jaitsi egin da, beraz. Duela hiru egun 234 ziren, eta duela lau, berriz, 208.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen hirugarren udalerria dela, Gasteiz (1770) eta Bilboren (931) atzetik.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 59
- Amara Berri: 51
- Gros: 36
- Amara-Erdialdea: 25
- Altza-Roteta: 18
- Parte Zaharra: 18
- Egia: 18
- Loiola: 12
- Intxaurrondo: 10
- Bidebieta: 9