Osasun langileei materiala azkar emateko beharra azpimarratu dute Gipuzkoako Elkargo Profesional Sanitarioetatik
Erakunde horietako lehendakariek "erabaki eraginkorrak" hartzea eskatu diete arduradun politiko eta sanitarioei adierazpen baten bitartez, lana bermez egin ahal izateko.
Adierazpenean jasotzen dutenez, “babesteko materiala” eta “testak” behar dituzte “berehala”, bai sektore publiko, baita pribatuan ere, batik bat “lehen lerroan” daudelako eta, birusak kutsatu dituen osasun langileen datu zehatza ezagutzen ez badute ere, “infektatuen ehunekoa handia da”.
Era berean, koronabirusari lotutako krisian egiten ari den “lan bateratua” azpimarratu dute, eta “aitortza eta adorea helarazi” profesionalei. “Eusko Jaurlaritzarekin eta herritarrekin” ere “erabateko konpromisoa” adierazi dute.
Gipuzkoako Elkargo Profesional Sanitarioek 12.000 osasun profesional baino gehiago ordezkatzen dituzte. Horren parte dira Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofiziala, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea, Gipuzkoako Haginlarien Elkargoa eta Gipuzkoako Albaitarien Legezko Elkarte Gorena.