Tabakalerak aurtengo egonaldi artistikoen ebazpenaren berri eman du
(Argazkia: Agurtzane Altuna) 2020an gauzatuko diren egonaldien deialdiaren ebazpenaren berri eman du Tabakalerak. Iraila eta abendua bitartean egingo diren Tabakalerako egonaldietan parte hartzeko hautatuak honakoak izan dira: Lisa Tan (New York, AEB) eta Estanis Comella (Lleida), Open Source X Data proiektuarekin; Mikel Escobales Castro (Aretxabaleta) eta Milena Rossignoli (Quito, Ekuador), Miracle proiektuarekin; Manu Muniategiandikoetxea (Bergara), eta Laura Maioz (Hondarribia).
Deialdietako epaimahaia honako hauek osatu dute: June Crespo artistak, Itziar Okariz artistak eta Angel Calvo-Ulloa komisario eta idazleak, Tabakalerako Arte Garaikideko arloaren ordezkariekin batera.


