Donostian 284 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin
Azken datuen arabera, hamazazpi positibo gehiago zenbatu dira hirian. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 267 ziren, eta duela hiru, berriz, 255.
Eusko Jaurlaritzak aditzera eman ditu atzo gaueko 20.00ak arte Osakidetzak erregistratutako datuak. Donostian 284 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak, baina kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 267 ziren, atzo baino hamazazpi gehiago. Duela hiru egun 255 ziren, eta duela lau, berriz, 234.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen hirugarren udalerria dela, Gasteiz (1838) eta Bilboren (1036) atzetik.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 62
- Amara Berri: 53
- Gros: 39
- Amara-Erdialdea: 28
- Altza-Roteta: 22
- Parte Zaharra: 18
- Egia: 18
- Loiola: 13
- Intxaurrondo: 11
- Bidebieta: 9