Dozenaka auzo elkartek eskatu dute alarma egoerak iraun bitartean pisu turistikoak ixteko
Koronabirusaren krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako azken neurriek lehentasunezko jarduera izendatu dituzte zenbait ostatu, gaitzak kutsatutakoak bertan hartzeko testuinguruan. Pisu turistikoetara eramatea bizilagunentzat arriskutsua dela eta, erabat ixteko eskatu zuten asteartean Hego Euskal Herriko eta estatu osoko 36 auzo elkartek, osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurri gisa.
Pedro Sanchez presidenteak martxoaren 19an dekretu bidez iragarri zuen etxebizitza turistiko eta hotelen itxiera, baina handik lau egunera, martxoaren 23an, Garraio eta Mugikortasun Ministerioak zenbait ostatu turistiko oinarrizko zerbitzu gisa izendatu zituen, batez ere, gaixoak hartzeko leku gisa.
Bigarren neurri horrek auzo elkarte ugariren haserrea eragin du, besteak beste, Parte Zaharreko, Egiako, Uliako eta Herrera-Altzako auzo elkarteena, baita Bizilagunekin plataformarena ere. Salatu dute gobernuak etxebizitza turistikoetan hartu nahi baditu koronabirusak gaixotutako pertsonak, etxe horiek sarrera eta hainbat espazio komun partekatzen dituztela gainerako bizilagunekin. Bereizitako sarbidea duten eta milaka ohe libre dituzten hotelak eta pentsioak erabiltzeko eskatu dute.
Albiste hau Argia hedabideak idatzi du, eta osorik irakurri daiteke Argia.eus webgunean.