"Jendeak barre egiteko premia duela nabari da"
Barrexerkako kideak dira Maialen Sorzabalbere eta Mikel Irazusta. Konfinamendu garaian umorea mantentzea oso garrantzitsua dela uste dute, eta horregatik, “txiste txarren txalentxa” bota dute Barrexerkakoek. Horri buruz hitz egin dugu haiekin, eta elkarrizketa osoa ostiralean izango da irakurgai Irutxulo.hitza.eus webgunean. Bitartean, hona hemen elkarrizketaren aurrerapen bat, eta aurkezpen bideo bat:
Txiste txarrei txarrak abizena jartzen diegu, baina askotan grazia gehien egiten dutenak dira. Zergatik deitzen diegu txarrak?
Bereziki galdera zaila eta ona da ez baitago inon zehaztuta muga! Guri txiste txarrak ikaragarri gustatzen zaizkigu. Esan daiteke Barrexerka bera txiste txarrez osatua dagoela. Umore absurdoa da gure ardatza. Eta ez da kasualitatea, hoberen funtzionatzen dutenak dira askotan. Ez dakigu zergatik deitzen diegun txarrak askotan hoberenak dira eta! Gora umore absurdoa!