Kontsumo arduratsuari buruzko online ikastaro bat eskainiko du Guneak Zabaltzen egitasmoak
2016ko udaberrian jaio zen Guneak Zabaltzen egitasmoa. 2017ko martxoan egin zuten lehen topaketa, Nolako Donostia nahi duzu? galderari erantzuteko asmoz. Ordutik, hainbat topaketa egin dituzte, gure hiriaren inguru hainbat alderdiren inguruan hausnartzeko; besteak beste, jasangarritasunari eta turismoari buruz hitz egin dute topaketa horietan.
Orain, konfinamendura moldatzeko helburuarekin, online ikastaro bat eskainiko dute. Hain zuzen kontsumo arduratsuari buruzko ikastaro bat izango da, eta ostiralean, apirilaren 3an, egingo dute. 17:00etatik 18:00etara izango da, Skype bidez, eta horretarako, honako estekan sartu beharko dute interesa dutenek.
“Konfinamendu egoerak ikastaroa online egitera behartu gaitu, eta gurekin batera kontsumo ohituren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu; une honetan bertan zein aurrerantzean praktikan jartzeko”, adierazi dute antolatzaileek.