Indarkeria matxista sufritzen duten emakumeei laguntzeko kanpainarekin bat egin dute farmaziek
"Maskara-19" izena du kanpainak eta indarkeria matxista jasaten ari den edo sufritzeko arriskua duen edozein emakumeri aukera ematen dio Gipuzkoako edozein farmaziatara joan eta "maskara 19" esanez laguntza jasotzeko.
“Maskara 19” entzutean, farmaziako langileek emakumea babesteko protokolo bat ipiniko dute martxan. Gipuzkoako Farmazia Elkargotik adierazi dutenez, bai eskatzaileen eta baita laguntza ematen duten farmaziarien anonimotasuna bermatuta daude.
Konfinamendu egoerak indarkeria matxista jasaten duten emakumeen egoera oraindik gehiago zailtzen du, indarkeria areagotzeaz gain, etxetik ateratzeko mugak areagotzen direlako. “Eta farmazia funtsezko zerbitzua denez pertsonek alarma-egoera horretara jo ahal izateko, komunikazio- eta laguntza-bide berri hau irekiz lagundu dezakegula uste dugu,” adierazi du Miguel Angel Gastelurrutia COFGeko presidenteak.
Mekanismo honez gain, Gipuzkoan aktibo mantentzen diren ohiko arreta-zerbitzu eta kanalak mantentzen dira, besteak beste, 900 840 111 telefono-zenbakiarekin. Fakturan arrastorik uzten ez duen telefonoa da.
Gipuzkoan martxan ipintzen ari den ekimen hau estatu mailan bultzatutakoa da. Gipuzkoako Farmazien Elkargoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun zuzendaritzaren lankidetzarekin egin dute bat ekimenarekin.