Gobernu Zibila Kultur Etxe egitasmoaren inguruko inkesta bat zabaldu dute
Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitatektura eskola, Gobernu Zibila Kultur Etxe plataformarekin lankidetzan, Amara Berriko Gobernu Zibilaren eraikina auzoko kultur etxea izateko aproposa den ikusteko ikerketa bat egiten ari da. Unibertsitatearen proiektu hori gauzatzeko, egitasmoaren inguruan auzotarrek duten iritzia jakin nahi dute. Horregatik, inkesta digital bat burutu dute, aipatu eraikina kultur etxe bihurtzearen inguruko hainbat galderekin. Galdetegia helbide honetan bete daiteke, eta garrantzitsua da galdera guztiak erantzutea.
2018an sortu zuten Amara Berriko hainbat bizilagunek Gobernu Zibila Kultur Etxe plataforma, Pio XII.aren plazako eraikin zaharra auzoarentzat kultur etxe gisa berreskuratzeko helburuarekin. Udalaren eskaera zahar bat da hori, baina herritarrak dira orain mugimenduaren ardatza. 1954an eraiki zuten eraikin hori, eta frankismoaren Gobernu Zibil gisa funtzionatu zuen.