Pailazoen elkartasunezko bideo-deiak jaso ahal izango dituzte gaixo dauden haur eta nagusiek
Algaraklown Gipuzkoak ospitalean edo etxean gaixo dauden haur, heldu eta nagusiek pailazoen bideo-deiak jaso ditzaten ekimena ipini du martxan. Parte hartzeko 722614952 (Saioa) telefonora deitu behar da.
Pailazoen irabazteko asmorik gabeko erakunde hau ospitalean dauden haurren egoera emozionala hobetzeko sortu zen. Horretarako, aurrez aurreko bisitak egin ohi dituzte. Egoera berrira egokitzeko, bisita horiek bideo-dei bitartez egiten hasiko dira, baina haurrei ez ezik, heldu eta nagusei ere eskainiko zaizkie.