Donostian 381 pertsona dira koronabirusarekin kutsatutakoak
Azken datuen arabera, kutsatuen kopurua jaitsi egin da: bederatzi positibo zenbatu dira igandetik astelehenera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 372 ziren, eta duela hiru, berriz, 362.
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren datuetan oinarrituta, koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datuak argitaratu ditu. 381 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak. Positibo berrien kopurua jaitsi egin da, beraz, bederatzi egon baitira igandetik astelehenera bitartean. Hala ere, gogorarazi beharra dago zifra hauek atzoko 20:00ak arte erregistratutako kasuenak direla, beraz, kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako 372 bizilagun donostiar zeuden, duela hiru 362 , eta duela lau, berriz, 341.
Bestalde, Donostiako ospitalean 46 pertsona ospitaleratu dira ZIUn, 123 solairuetan, eta 4 pertsonak alta jaso dute.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen laugarren udalerria dela. Aurretik jarraitzen dute Gasteizek (2302), Bilbok (1439), eta Barakaldok (406).
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 85
- Amara Berri: 63
- Gros: 55
- Amara-Erdialdea: 33 (ez da igo)
- Altza-Roteta: 39
- Parte Zaharra: 25
- Egia: 23 (ez da igo)
- Intxaurrondo: 17
- Loiola: 16 (ez da igo)
- Bidebieta: 11 (ez da igo)