Bizitza maitatzeko jaioak
Izututa gaude, nahiz eta ez aitortu, heriotzaren beldur garelako. Zergatik? bizitza maite dugulako, baina bizitza maite badugu, galdera garrantzitsua egin behar diogu geure buruari: zertan xahutzen ari gara gure bizitza? Zergak ordaintzeko ala bizitzeko? Eta zer da bizitzea? zoriontsu izaten saiatzea, gure bizitzaren parte handiena gustatzen zaizkigun gauza horiek egiten ematea, besteak kaltetu gabe. Etxean konfinatuta gauden garai honetan gauza hauetan pentsatu behar dugu. Bizitzeko eta borrokatzeko arrazoi bat duzun bitartean, ez duzu etsita edo tristurak janda egoteko denborarik. Bizi, bizi eta bizitzeko borrokatu.
Noizean behin denbora gal dezakezu zure barruan daramazunarekin hitz egiteko. Hitz egin zeure buruarekin, apur bat meditatu eta pentsatzeko momentua da, leihotik zerura begiratzeko, eta zerurik ez duenak, imajina dezala. Zure subjektibitatean beti ibil zaitezke lauhazka; jainkoarengan sinisten dutenak saia daitezela euren niarekin hitz egiten, eta jainkoarengan sinisten ez dugunok, biologian sinisten dugunok, naturaren mandatu baliotsuenarekin, bizitza maitatzea eta gauzak maitatzea. Bakardaderik okerrena da barruan daramaguna.
Jose Mujica, gerrillari eta presidente ohiaren gogoeta
(Lo de Evole saioa, 2020-03-29)
Argazkia: Joseba Parron San Sebastian.