Zanga bat agertu da kaian
Atzo arratsaldean zanga bat ibili zen kaian. Han inguruan bizi den irakurle batek bidali digu bideoa. Azaldu digu portu inguruan ibili zela, eta arrapalan geratu zela ondoren. Azkenean Aldundiaren basozain bat joan zen lekura eta kutxa batean sartu ondoren hegaztia eraman egin zuen, babestutako espeziea baita.
Ez da ohikoa kai inguruan zangak ikustea. Eguraldi txarrarekin gerturatu ohi da kostaldera, baina beti urruti ibili ohi da, itsasoan. Euskal Herriko hegazti handienetakoa da.