Aberri Eguna, balkoietan
Aberri Egunean ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoi eta leihoetan zintzilikatu dituzte hainbat herritarrek, eta Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak abestu dituzte.
Parte Zaharrean, Euskal Herria kalean hainbat bizilagun animatu dira abestera.
Egian ere, hainbat kaletan entzun da jendea kantuan.
Aieten, Hiru Damatxo plazan, ‘Damatxo’ ipuin kontalariak ikurrina zintzilikatu du bere balkoian. Konfinamendua hasi zenetik haurrentzako emanaldiak egiten ari da, giroa animatzeko.