Konfinamenduan ere, diana
Alerta egoera dela eta, ia jarduera oro etenda dagoenez, isiltasuna da nagusi kaleetan. Halere, tarteka badira poza eta ilusioa pizten duten uneak. Musikari asko animatu dira balkoitik musika jotzera. Besteak beste, Jose Ignazio Ansorena txistularia. Igandero udaleko txistulari bandarekin atera ohi da, eta orain, konfinamendu garaian, balkoitik ari da, bere etxetik, Parte Zaharretik. Igande goizero ateratzen da, 11:00etan.
San Jose egunean ere aritu zen txistua jotzen.