Osasun arloko langileen aldeko karabana
Osasun alerta egoera hasi zenetik hilabete bat igaro da, eta Donostian, osasun arloan koronabirusaren aurka borrokan ari diren langileak omendu dituzte.
Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Mugikortasun saila, Ertzaintza, dBus, Gurutze Gorria, DYA, Osakidetza, taxiak, anbulantziak, gizarte zerbitzuak, posta zerbitzuak, garabia eta mantenu zerbitzuak… Guztira 40 ibilgailuz osatutako karabana batek zeharkatu du hiria, eta Donostia Ospitalaren aurrealdean gelditu dira.